MUSIKA

Mursegok Gloria Fuertes idazlea omenduko du

Maite Arroitajauregi musikari eibartarraren bakarkako egitasmo ezagunak, Gloria Fuertes idazle espainiarraren poemak moldatuko ditu, ostiralean, urtarrilak 16, Bilboko Campos Antzokian, Izar&Star zikloaren baitan.

Izar& Star programan parte hartzen duten musikariek euren kantu, disko edo artista kutunak bere egiten dituzte agertokian. Orain arte 50 emanaldia ondu dituzte; hain justu, 50. kontzertu hori iragan ostiralean egin zen Bilboko Kafe Antzokian.

Mursegok hiru disko argitaratu ditu: Bat (1), Bi (2) eta  Hiru (3), baina horretaz gainera, bestelako egitasmoetan ere parte hartzen du, tartean, haurrentzako kontzertuak egiten ditu, eta Rafa Berrio eta Anari musikariekin ere kolaboratzen du.

Bilbon, ostiralean aurkeztuko duen Gloria Fuertes idazleari buruzko proiektua 2014an aurkeztu zuen Mursegok, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak ondutako Berrirakurtzen jardunaldien baitan. Jardunaldi horietan hainbat lagunek obra literarioen moldaketak egin zituzten euren diziplinetatik abiatuta.

Otsailean beste bi kontzertu prestatu ditu Izar& Star programak Campos Antzokian: 6an, Yogurinha Borova musikariak Almodóvar & McNamara bikotearen kantuak joko ditu, eta 20an, Santi Delgado y los Runaway Lovers eta Villapellejos taldeak Kaka de Luxe, Paraíso eta Pegamoides banden azalean sartuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button