LITERATURA

“Idatz eta Mintz” aldizkariaren 60 alea

Idatz & Mintz aldizkari literarioa 1982an sortu zen Labayru Fundazioaren ardurapean. Joan den urtean, Bilboko 45. Liburu Azokaren barruan, Gonzalo Olabarria Bizkaiko Foru Aldundiko kulturako zuzendari nagusiak Urrezko Luma Saria eman zion Labayru Fundaziori, Idatz&Mintz aldizkariarekin egindako lanagatik.

Aldizkariaren arduraduna den Igone Etxebarriak honakoa dio aldizkariaren ibilbide luzeaz: “Gure aldizkaria 1981 amaieran argitaratu zen lehenengoz. Ordurako hainbat jarduera zeuzkan martxan Labayru Ikastegiak, bai literaturan bai hizkuntzan. Derioko Udako Ikastaroak jende asko mugitzen zuen inguruan, eta udan ikasle etortzen ziren horiei kurtsorako beste era bateko jarduerak eskaintzen zitzaizkien: literatura edo herri-literatura mintegietan parte hartzea, kasurako. Ekintza-plan horren barruan sortu zen literatur aldizkaria egiteko ideia. Orduko giroa guztiz borondatetsua zen; hau da, boluntarismo handia zegoen eta baita ere euskara eta euskal kultura agerira ateratzeko egarria ere. Zaletasun handiz hartzen ziren era horretako ekimenak. Horrez gainera, literaturan korronte berriak, egitasmo berriak eta orokorrean berrikuntza ezartzeko gurari berezia zegoen. Hainbat aldizkari sortu ziren hamarkada horretan. Pott Bandak argitaratu zuen Pott aldizkariak aldi baten hasiera ezarri zuen, eta horren ostean aldizkari berri piloa sortu ziren”.

Duela gutxi, aldizkariak bere 60 alea kaleratu du, eta bertan honako artikulu eta ipuinak topatuko dituzue: Lourdes Unzuetak idatzitako Hara, han lurra dantzan; Iratxe Ormatzak idatzitako Mendira; Jabier Kaltzakortaren 1783 urteko Donostiako Gabon-Kanta;  Garazi Mugarzak idatzitako Ispilu bat bakeak egiteko; Amaia Iturberen poema zenbait; Xabier Bovedak T.S. Eliot hartu du hizpide; Yolanda Arrieta Ahozko herri literaturaz aritu da; eta azkenik, Sebastian Gartziak Euskal lehen Patoral modernoa (eta bakarra?) tituluarekin itxi du alea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button