MUSIKA

Lau hamarkadatako jazzaren topalekua

Lau hamarkadatako jardueraren ostean antolatu da aurten 40. Getxo Jazz festibala. Euskadiko jazz denboraldia zabalduko duen Getxoko jaialdia uztailaren 1etik 5era egingo da “kalitate, aniztasuna eta gazteen aldeko apustuarekin, eta izen handiko artistak eta belaunaldi berrien musikariekin”.

Aurtengo programazio nagusia ohiko Biotz Alai Plazan burutuko da. Bertan bi kontzertu mota egongo dira, alde batetik Talde Lehiaketan parte hartzen duten taldeak, eta eurekin batera izar handiak. Hala, kontzertu nagusietan parte hartuko duten artistak honakok izango dira: Wilfried Wilde Quintet eta Jorge Pardo: Huellas Cuarteto (ekainak 1); Tomasz Wendt Trio eta Uri Caine Trio (ekainak 2); Francesco Colombo Trio eta Hermeto Pascoal & Grupo (ekainak 3); Daahoud Salim Quintet eta Dee Dee Bridgewater Quintet (ekainak 4); eta azken egunean, Talde Lehiaketaren irabazlea eta Esperanza Espalding arituko dira.

Horretaz gain, Hirugarren Milurtekoa Atalean Laurent Coulondre Trio, Ainara Ortega Scat, Kiko Berenguer, Gonzalo del Val artistak eta Andrés Isasi Musika Eskolak antolatu duen jazz-ensemble baten emanaldia ikusteko aukera egongo da.

Ohi denez, eta programa osatzeko, The Piper’s Irish Pubean In Sesion bandaren jamm sessions golfoak antolatu dira, eta Torrene aretoan, Javier de la Torre artista bizkaitarrak jazzarekin zerikusia duten hainbat mosaikorekin eginiko erakusketa bat ere ikusi ahalko da.

Ordutegiak eta musikari guztien gaineko informazioa, Getxo Jazz festibalean dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button