IKUS-ENTZUN

Zinemastea bidean da

Vital Fundazioak euskal zinemaren atzerabegirako bat antolatu du atzoko egunera arte. Orain, otsailaren 23tik martxoaren 2ra arte, Zinemastea programa hasiko da.

Hortaz, film luzeak soilik  ikusiko dira oraingo egitasmoan. Gerora, epaimahai profesional batek film, zuzendaritza eta interpretazio onenak aukeratuko ditu.

Aurtengo edizioan Goyetan saritutako euskal pelikulak ikusi ahalko dira, tartean, 20.000 especies de abejas (Estibaliz Urresola), Robot Dreams (Pablo Berger), Cerrar los ojos (Víctor Erice) eta O corno (Jaione Camborda). Horiez gain, Las buenas compañías (Silvia Munt), El sueño de la sultana (Isabel Herguera), Chinas (Arantxa Echevarría), Sobre todo de noche (Víctor Iriarte), Las chicas están bien (Itsaso Arana), Una vida no tan simple (Felix Viscarret) eta Upon entry ere (Alejandro Rojas, Juan Sebastián Vásquez) eskainiko dira.

Diogun moduan, gaur berton Jaione Camborda zuzendariaren O corno filma eskainiko da. “Illa de Arousa, 1971. Maria itsaskitan bizimodua ateratzen duen emakumea da. Bere erditzeetan beste emakume batzuei arreta eta ardura bereziz laguntzeagatik ere ezaguna da uhartean. Ustekabeko gertaera baten ondoren, ihes egin behar izan du eta bere biziraupenaren alde borrokatuko duen zeharkaldi arriskutsu bat hasiko du. Bere askatasunaren bila, Mariak Galizia eta Portugalen arteko kontrabandoko bideetako batetik muga zeharkatzea erabakitzen du.”

Aurtengo Zinemastearen egitarauan hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button