BESTELAKOAK

Idoia Etxeberria XXX. Lizardi Sarian irabazle

Idoia Etxeberriak (Oñati, 1977) Zarauzko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen Lizardi Sariaren XXX. edizioa irabazi du, Ez dago argi izeneko lanarekin. Hamalau lan aurkeztu dira guztira 2011ko lehiaketara, eta hauxe aukeratu dute Jesus Mª Olaizola Txiliku, Miren Agur Meabe, Iñaki Friera eta Arrate Egaña epaimahaikideek. 

Lizardi Saria puntakoa da haur eta gaztetxoen euskarazko ipuingintzan, eta idazle garrantzitsuak iragan dira lehiaketatik: Mariasun Landa, Bernardo Atxaga, Felipe Juaristi, Martin eta Xabier Etxeberria, Imanol Azkue, Pello Esnal, Xabier Mendiguren,…

3.700 euroko saria jasoko ditu idazleak eta bere liburuaren 2.500 ale argitaratuko ditu Zarauzko Euskara Zerbitzuak udaberri honetan, ikastetxeetako ikasleen artean banatzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button