IKUS-ENTZUN

Latinoamerikako zinema, Nafarroako Filmotekan

Hiru saiotan, Nafarroako Filmotekak Ekuador herrian egiten den zinemaren lagin bat erakutsiko du.

“Ekuadorren, XX. mendearen hasieratik, zinema-ekoizpenaren historia luzea dago, aldizkakotasun garrantzitsuek zeharkatzen dutena, baina baita fikziozko eta ez-fikziozko film labur, film luze eta dokumental ugarik ere. Herrialdeak hainbat zuzendari, ekoizle eta errealizadorerekin egin du ekarpena Latinoamerikako eszenan, eta horiek  eratzen dituzte eskualdean eta munduan sortzen ari den zinematografia gisa sendotu nahi duen zinemaren oinarriak eta estiloa.”

Filmotekak joan den astean ekin zion zikloari eta Con mi corazón en Yambo filma pantailaratu zuen, bere herrialdeko errealitate sozial, politiko eta historikoa ardatz duena eta hainbat jaialditan saritua izan dena.

Datozen saioetan (gaur eta datorren asteko ostiralean) film laburren programazioa ondu da. Lehenengoak zinema feminista, transexualitatea eta abar azpimarratzen ditu, Consuelo, yo me valoro (2017), Luz (2018), Chigualo (2020), eta Tiempo de mujeres (2020)  lanekin.
Azken saioan, animaziozko zinema, natura eta zinema soziala izango dira protagonistak honako film hauekin: Afterwork (2016), Entre Mangles y Derivas (2020) eta 7 muros (2016).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button