BESTELAKOAK

Dantza urbanoari buruzko jaialdia egingo dute Elgoibarren

Etzi, abenduak 16, egingo dute Elgoibar Urban Show jaialdiaren bigarren edizioa. Ekimenak hiri kultura eta dantza ditu ardatz. Hala, ostiralean Herriko Antzokian lau dantza talde ikusi ahalko dira 20:30etik aurrera.

Elgoibarko antzokian izango diren lau taldeak honako hauek dira: D’block (Bartzelona), In Situ (Alacant), Dance Day (Kantabria) eta Dance&Smile (Gipuzkoa).

Bartzelonatik lau taldekide etorriko dira D’block izenpean: Mario, Cristian, Susanna eta Kiko. Laurek ikuskizun berezia ondu dute propio jaialdirako.

Alacanteko In Situ taldean Marco, Aitor eta Carol arituko dira dantzan. Hiri dantzak bere historian izan duena bilakaera jorratuko dute haien show-ean.

Dance Day kantabriarrek, ostera, zazpi dantzarirekin taularatuko dira, tartean, Marta Casas konpainia honen koreografoa, dantzaria eta zuzendaria.

Azkenik, antolatzaileek iragarri dutenez, Dance&Smile gipuzkoarren emanaldia sorpresaz beteta etorriko da. Hortaz, ez dute deus esan nahi izan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button