ARTEA

Tradizioa eta garaikidetasuna baturik

Euskal Herriko objektu tradizionalen diseinu lehiaketaren (HAU) bosgarren edizioan Gatzontzia izan da aukeratutako objektua, sukaldean eta mahaian gatza gordetzeko erabiltzen den ontzia. Orain, San Telmo Museoko gastrokultura gunean ikusgai izango dira lehiaketan parte hartu duten lanak. Lan guztien artean (27 proiektu aurkeztu dira) onena eta irabazlea Pedro Galdonen Desocupacion del cilindro salero izenekoa izan da.

HAU, Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketa Bitamine Faktoriak antolatzen du  San Telmo Museo, Mondragon Unibertsitate, Aranzadi Zientzia Elkarte eta EIDE Euskal Diseinuaren Elkartearen laguntzarekin. Lehiaketa honen xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da.

Deialdiak “gure tradizioaren inguruko ikerketa sustatzen du, usadioak eta ohiturak ezagutu eta berreskuratzeko; bestetik, objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatzea bultzatzen du, diseinu garaikidearen begiradatik”.

Irailaren 30era arte museoan jarritako erakusketa interesgarri duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button