MUSIKA

Mutrikuko Katetxeak hamar urte bete ditu

Katetxeak asteburu beroa prestatu du euren 10. urteurrena ospatzeko. Hala, hainbat estilotako taldeak entzun ahal izango dira asteburuan, besteak beste, hip-hop, rock edo hardcore basatia.

Hala, ostiralean, hilak 18, honako talde hauek joko dute 20:00etatik aurrera: Urban Crew (Zumarraga), Raperos de Emaus (Iruñea), Huellas de Barrio (Zaragoza), Norman (Eibar) eta Zebel (Durango). Lehen hirurak hip-hop estiloa lantzen dute, azken biek, berriz, rocka eta metala, hurrenez hurren. Zuzeneko bandek jarduna amaitzean, disko jartzaileek hartuko dute txanda.

Larunbatean, halaber, emanaldi bortitzak izango dira nagusi: Nerviosah (hardcorea, punka eta trasha, Bilbo); Entropiah (hardcore basatia, Segovia); Freak Kennedys (Dead Kennedysen bertsioak, Zaragoza); Iconoclash (The Clashen doinuak, Zaragoza), eta Malditos Txarly's. Emanaldien ostean, disko jartzaile andana izango da.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button