ARTEA

Zortzi herrialdetako hamabi argazkilariren lanak Bilbao Arten

Bilbon (Bilbao Arte) zabaldu duten erakusketa Bilbao Artek eta PHotoEspañak antolatu dute, eta, bertan, Descubrimientos PHE Brugal Extra Viejo izeneko sariketan parte hartu dute argazkilarien lanak daude ikusgai: Cécile Decorniquet (Frantzia, 1983), Miguel Fukutomi (Portugal, 1979), Lola Guerrera (España, 1982), Lori Hepner (Amerikako Estatu Batuak, 1981), Päivi Koskinen (Finlandia, 1977), Alicia Moneva Moreno (España, 1969), Oliver Roma (Frantzia, 1967), Claudia Romiti (Italia, 1969), Motohiro Takeda (Japonia, 1982), Phillip Toledano (Erresuma Batua, 1968), Curtis Wehrfritz (Kanada, 1961) eta Vanessa Winship (Erresuma Batua, 1960).

PHotoEspañak 1998 urteaz geroztik antolatzen du Descubrimientos PHE programa. Ekimen horren bitartez hainbat adin, jatorri, eta diziplinetako argazkilariek euren lanak erakusten dituzte. Erakusketa Sevillan eta Valentzian ere izan da, eta orain Bilbora etorri da otsailaren 19ra arte.

Bilbao Artek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button