ESZENA

Literatur lanak eszenaratzeko prozesuak

Gaur, Bilboko Sarrikoko Campuseko Basoko Etxean hasiko da Transvases IV: del texto a la puesta en escena izenburuko mintegia, EHUk antolatzen dituen Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura (BizBAK) udako ikastaroen barruan. Bertan, parte hartuko dute Tamzin Townsend eta Ignacio García May dramaturgoek.

BizBAK-en Transvases IV mintegian, literatur lanak eszenaratzeko nolako prozesuak eman behar diren aztertzen da.

“Eszenaratze prozesuek aurrez aurre jartzen dituzte tradiziotik jasotako konbentzioak eta forma berriak, eta hori egiteko moduak ikusiko dituzte partaideek”, dio BizBAK-etik jasotako oharrak.

Testu dramatikoak egokitzeko prozesuak aztertzeko, adibide argi batekin egingo da praktika; Yasmina Reza dramaturgoaren Carnage testua hartuko da eta horri egin zaizkion egokitzapenak erabiliko dira. Hala, Tamzin Townsend dramaturgo eta zuzendariak egindako egokitzapena, eta zinemarako Roman Polanskik 2011n egindakoa ikertuko dira.

Gero Ignacio García May, Tamzin Townsend eta Rosa De Diegok La construcción del espacio escénico como escritura escénica gaiaren inguruan mahai-ingurua egingo dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button