BERTSOTAN

Dena prest finalerako

Gaur aurkeztu da finala Donostian, eta ikusmira handia sortu du. Datua hauxe: Gipuzkoako finalerako 7.500 sarrera saldu dira eta beste 1.500 jarriko dira interneten.

Bertsoa.com irakurri dugunez Gipuzkoako txapelketako finalak jendetza bilduko du Illunben aurten ere. Aurreko astean sarrera salmenta oso bizi joan da eta dagoeneko 7.500 salduta daude eta orain, herrietan gelditu diren 1.500 inguru jarriko dira bertsozaleen eskura.

Donostiako Illunbe zezenplazak 9.500 lagunentzako aforoa izango du igandean, aurreko edizioan baino ia 1.000 gehiago.

Gaurko aurkezpeneko datuak laster batean jakingo ditugu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button