LITERATURA

“Idatz & Mintz” literatur aldizkariaren zenbaki berria

Idatz & Mintz literatur aldizkariaren ale berria, 63. zenbakia, kalean da. Ohikoa den bezala lan askotarikoak dakartza.

Azaleko irudia Olga Secorena da, eta alea zabaltzeko, Miren Agur Meaberen kontakizuna dago, Karitatearen alabatxoa. Horren ostean, Juanra Madariagarena, Bigarrenak eta desolatio izenekoa. Beste narrazio bi daude aldizkarian: Pello Zupiriaren Amildegiaren ertzean eta Iratxe Ormatza Imatzen Aketxe izenekoa.

Zenbaki honetan poesia Eneko Urizar, Amaia Jauregizar eta Galder Urzaaren eskutik inprimatu da. Horrezaz gainera, Xabier Bovedak literatura unibertsala gurera hurreratzeko egiten duen sailean, Alejandra Pizarnik (Avellaneda, 1936-Buenos Aires, 1972) idazlea aukeratu du.

Jabier Kalzakortak, ahozko literaturako atalean, Etxera itzuli soldadoaren balada-gaia aztertu du. Eta beste alde batetik, Koldo Mitxelenaren artikulu inoiz argitaratu bakoa ere erreskatatu du: Larramendiana.
Amaitzeko, Sebas Gartzia Trujilloren artikulua dator: Fray Juan de Zumarraga, euskal Bartolomé de las Casas.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button