IKUS-ENTZUN

Elikagai transgenikoei buruzko dokumentala, Bilbon

Bilboko Zinebi jaialdiak Jeremy Seifery zinegile estatubatuarraren GMO OMG (2013) filma aurkeztuko du, gaur, maiatzak 29, Bilboko Multicine aretoetan; dokumentala elikagai transgenikoei buruzko gogoeta da, eta jaki horien ekoizpen-katearen jarraipena egiten du.  Emanaldia Zinebik ondu duen Hileko Dokumentala zikloaren baitan egingo da.

Filma Berlingo zine-jaialdian aurkeztu zen, 2013an, eta Dokumental Onenaren saria jaso zuen Erresuma Batuko Berkshire International Film Festival jaialdian. AEBetako Yale hiriko jaialdian, halaber, Ikus-entzuleen saria jaso zuen.

Filmak elikagaien segurtasuna du ardatz; horrekin batera, elikagai transgenikoek gure dietan daukaten presentzia ere jorratzen du. Hala, Seifery zuzendari eta gidoilariak ondokoa proposatzen du: ea benetan jabetzen garen jaten dugunaz, eta ea posible den sektoreko multinazional handien jakirik gabe elikatzea. Horretarako, Haiti, Paris edo Norvegiako jantokietatik pasatuko da, Monsanton dagoen eta nekazaritzan erabiltzen den produktu kimikoen hornitzaile handienera iritsi arte; hornitzaile horrek bere instalazioetatik botako du zinegilea eta bere ekipoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button