
Mendi Film nazioarteko jaialdiko film onenen zirkuitu ibiltariak Euskal Herriko hainbat herri bistatzen segitzen du. Aste honetan, Mallabian, Zarautzen eta Urretxun eskainiko ditu Iazko abenduan BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdian nabarmendutako zenbait film, beti ere, mendiko zinemagintzako punta-puntako pelikulak izango direnak.
Mallabian eta Zarautzen toki askotan ematen ari den film bat proiektatuko da, Nagore Eceiza donostiarraren Izarren zaunka. Txindokiko ertzean grabatutako eskalada saio bat agertzen du filmak, Iker Uranga eta Mikel Saez de Urabain, eta haien barne-munduak agerraraziz.
Trango filma ere proiektatuko da. Trango Dorre Handiaren jaitsiera eskietan burutu duen lehen taldea da protagonista, Christina Lustenberger buruan, Jim Morrisonn eta Chantel Astorgarekin batera. Eta huts egiten ez duen filma Julen Elorza arrasatearrak Mendi Filmen Kirol eta Abentura Film Onena saria irabazi zuen Cantos y Flores pieza da: “Karina Carsoliok amets bat bazuen zendutako anaiarekin batera egin gabe utzitako erronka baten inguruan, eta Hillary Gerardirekin bat egingo du aurrera: Boliviako mendi ikonikoetan denbora markarik onenak ezartzea lasterka igoz eta jaitsiz”.
Aldabide, K2 mon amour edo Le moulin des artistes izango dira pantailaratuko diren beste titulu batzuk.
Larunbatean ere saio berezia izango da Urretxun. Bertan, Xabier Ormazabal Mendi Festa ospatuko da, eta programazio ederraren barruan Mendi Tour zirkuituaren film batzuk ere pantailaratuko dira.



