IKUS-ENTZUN

Icoff-Gasteiz Film laburren nazioarteko jaialdia

Icoff-Gasteiz Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak bosgarren edizioa beteko du aurten eta hilaren 18tik 22ra arte jaialdiak jaso dituen 676 filmen artean 50 film labur emango ditu. Lanak hainbat herrialdetatik etorri dira: ko Frantzia, Portugal, Eslovakia, Txekiar Errepublika, Norvegia, Hungaria, Hegoafrika, Egipto, Australia, Bangladesh, Singapur eta Mexiko.

Jaialdiak Ofiziala, Nazioartekoa eta Bagare atalak ditu. Ofiziala atalean 30 lan emango dira, erdiek emakumeak dituzte zuzendari edo ekoizle. Euskal film laburrek ere presentzia handia izango  dute, eta atal horretarako sei lan aukeratu dira. Bagare atalean, berriz, zazpi emango dira; filmek emakumeak dituzte zuzendari eta seitan euskara erabili da.

Icoff-Arin izeneko bat-bateko film laburren maratoia ere izango da egunotan. Ekimen honek hirian zehar pieza laburrak filmatzen dituzten filmazio taldeak izango ditu. Ikus-entzunezkoen ikasleak eta interesa duten pertsonak formatu txikiko zinemaren munduan parte hartzera erakartzea da helburua, adina kontuan hartu gabe.

Hilaren 23an, larunbatean, amaiera ekitaldian, epaimahaiak Ofiziala ataleko zinta onenaren sariaren eta publikoaren Nazioartekoa sariaren berri emango du.

Egunez eguneko emanaldiak: Icoff-Gasteiz

Show More

Related Articles

Back to top button