MUSIKA

Nazioarteko Flysch Organo Jaialdiaren azken kontzertua

Aurtengo zikloa uztailaren 5ean abiatu zen Zumaian, eta Deban eta Getarian geldialdiak egin ondoren, gaur, hilaren 24an, Oriora helduko da.

Diogun moduan, uztailaren 5ean abiatu zen ekimena Zumaian. Hilaren 12an, Deban antolatu zen kontzertu interesgarria. Eta Getarian, uztailaren 18an izan zen saioa Salbatore elizan, Tubox bikotearekin (Rubén Díez eta Antonio Cánovas).

San Nikolas elizan egingo den azken saioa ongintzazko kontzertua izango da, eta Espainiako Minbiziaren Aurkako Elkartearen alde egingo da.
Bertan, Ana Aguado eta Santiago Banda organo-jotzaileek eskainiko dute emanaldia, 19:30etik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button