
Beti Jai Alai Dantza Taldearekin elkarlanean, Bilboko Udalak antolatzen duen Plazarik Plaza ekimenean euskal folkloreko taldeek kalejira, alarde eta hainbat emanalditan hartuko dute parte, irailaren 24tik 26ra. Ekimen horren helburua “Bilboko folklorea sustatzea da, eta Basurtuko kaleetara kalejirak, dantza-alardeak eta bestelako emanaldiak eramango ditu, herritarrek eta bisitariek doan goza ditzaten”.
Programaren edizio honetan Beti Jai Alai Dantza Taldeak eta Udal Txistulari Bandak Plaza beti dantza antzeztuko dute irailaren 24an, 18:30ean.
Ostiralean, irailak 25, 20:00etan DAB Dantza Konpainiak Tinieblak eskainiko du.
Eta irailaren 26an, larunbata, 13:30ean, Beti Jai Alai Dantza Taldeak musika emanaldia eskainiko du Basurtuko kaleetan zehar, nahi duten pertsona guztiak dantza egitera animatzeko. Arratsaldean, kalejira bat egingo da auzoko kaleetan, 18:30etik aurrera, Beti Jai Alai Dantza Taldearen eta Burgoseko Danza Burgalesas Justo del Río taldearen gidaritzapean. 19:00etan bi talde hauek dantza alardea eskainiko dute.
Beti Jai Alai Dantza Taldea 60ko hamarkadan Basurtu auzoan jaiotako talde folklorikoa da, eta sortu zenetik “euskal herriaren dantzak eta folklorea ikertu, ikasi, kontserbatu eta zabaltzeko konpromisoa hartu du. Gaur egun, ia 60 urte geroago, piezak eta dantzak berreskuratzen jarraitzen du, belaunaldi berriei helarazteko”.



