IKUS-ENTZUN

Estilo eta narratiba berriak

Itinerancias Fílmicas ekimena hiru jaialdi nazionalen indarrak batzen dituen lankidetza-proposamena da: LAN Festival de Cine de Temática Obrera (Bilbo), LOCO (Logroño) eta Picknic Film Festival (Santander). Ekimen hau “zinemarekiko pasio partekatutik eta publikoak hainbat gai, estilo eta narratibari buruz deskubritu eta hausnartzeko topaguneak eta elkarrizketarako guneak sortzeko beharretik sortu da.”

Lehen emanaldia abuztuaren 28an egin zen Santanderren, eta hor izan ondoren, irailaren 25ean (18:00etan) PICKNIC eta LOCO hartuko ditu LANek BilbaoArten, bi jaialdietako film labur sorta biltzen duen saio berezi batekin.

Ekimena “proposamena trukaketa gisa egituratzen da: jaialdi bakoitzak anfitrioi lana egiten du eta beste biak gonbidatzen ditu beren lanen aukeraketa bat aurkeztera. Horrela, filmek bidaiatu egiten dute, zinemaldiek topo egiten dute eta lurralde bakoitza ahots eta zinema ulertzeko modu berrietara zabaltzen da”.

Hortaz, hitzordua “beste programazio batzuk ezagutzeko, lurraldeak konektatzeko eta film laburren inguruan jaialdiek eraikitzen duten espazio komuna partekatzeko gonbidapena” da.

Itinerancias Fílmicas saioetako piezak zertan diren ikusteko: BilbaoArte

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button