IKUS-ENTZUN

Nafarroako Filmotekan Palestinako zine zikloa ikusgai

Lau asteetan, Nafarroako Filmotekak Palestinako zinemagintzari keinua egingo dio. “Oztopo ugarik markatu dute Palestinako kultura zinematografikoa Zisjordanian, Gazan eta diasporan: zirkulazio askearen murrizketek, azpiegitura eskasak eta nazioz haraindiko finantzaketarekiko mendekotasunak baldintzatzen dute, oraindik ere, Palestinako zinemaren sorkuntza eta hedapena, arte-adierazpen hutsa izan beharrean, ahanzturari aurre egiteko, oroimena gordetzeko eta kontakizunaren subiranotasuna aldarrikatzeko bitartekoa eraikitzen baitu”.

Palestinako Habibti ziklo hau lau saiotan antolatu da, birsortze historikoaren, animazioaren eta zinema dokumentalaren zinemaren artean. “Lau aste hauetan zehar, oraintsukoak izan ez arren ekarri beharrekotzat jo ditugun filmak eta estreinatu berri diren filmak aurkituko ditugu. BDS/BDZ Nafarroak eta Nafarroako Filmotekak sustatuta, ziklo hau hausnarketa sozial eta politikoan parte hartzeko gonbidapena da”.

Asteazken honetan, hilak 16, hiru film labur ikusteko abagunea eskainiko du Filmotekak: Missing, Uncle, give me a cigarette eta Los 18 buscados.

Irailaren 23an, 200 Meters (Jordania-Palestina, 2020)filma eskainiko da, eta azkenik, irailaren 30ean, Palestine´36 (Palestina, 2025).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button