
Gazteen sorkuntza eta talentua bultzatzeko Gasteizko Udalak Gazte Arte eta Gazte Talent lehiaketak antolatu ditu. Izena emateko epea urriaren 18ra arte egongo da zabalik Gazte Arte lehiaketan, eta azaroaren 16ra arte Gazte Talent lehiaketan.
Gazte Arte Gasteizen edo Araban bizi, ikasi edo lan egiten duten 14 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Ikusizko arteen edozein diziplinatako proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte, hala nola pintura, eskultura edo ilustrazioa, instalazioak, performancea, arte urbanoa, teknika mistoak, bideoa edo ehungintzako artea. Lau proposamen aukeratuko dira, eta Montehermosoko Ur Biltegian garatuko dituzte, publikoari irekita egongo den tailerrean, 2027ko urtarrilaren 2tik 8ra. Ondoren, lanak erakusketa kolektibo batean ikusi ahal izango dira, Jovellanos aretoan, urtarrilaren 28tik otsailaren 28ra.
Gazte Talent jaialdiaren bere hamabigarren edizioa egingo da. Araban eta Trebiñu Konderrian bizi, ikasi edo lan egiten duten 14 eta 35 urte bitarteko talde eta bakarlariei zuzenduta dago lehiaketa. Gazte Talentek bi sari nagusi izango ditu, bakoitza 1.000 eurokoa, eta 500 euroko bi accesit euskarazko talde edo bakarlari onenarentzat, eta emakumeen presentzia duen talde edo emakumezko bakarlari onenarentzat. Sariek Andre Maria Zuriaren, Araba Euskarazen eta San Prudentzio jaietan parte hartzeko aukera ere ematen dute.
Jakingarri guztiak, hemen.



