ARTEA

Asteburu honetan Damarena jaialdia egingo da Mañarian

Irailaren 20an, Urkiola Landa Garapenak bultzatuta eta Angurreta Harrobia Arte Espazioan (Mañaria) Damarena jaialdiaren lehen edizioa ospatuko da. Doakoa izango da eta udazkeneko ekinokzioarekin bat egingo du.

Ekimenaren helburua Durangaldeko baliabide turistikoak, gastronomia eta kultura ikusaraztea da. Jardunaldia 12:00etan hasiko da, Iratxe Jaio eta Klaas Van Gorkum artisten bisita gidatuarekin, Litologika instalazioa aurkezteko.

Arratsaldean, 19:00etan, Berrizko Haize Arrosa taldeak kontzertua eskainiko du. Eneritz Gorritxategiren ahotsa izango da protagonista baina berarekin batera beste sortzaile batzuk arituko dira.

“Damarena lurraldeari begiratzeko beste modu bat da. Gure helburua ez da ekitaldi bat antolatzea soilik, baizik eta Durangaldeak eskaintzen dituen baliabideak, espazioak, produktuak eta kultura bisitariei erakustea. Turismoa landa-garapenarekin lotu nahi dugu, eta Angurreta bezalako lekuak horretarako aukera paregabea dira”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button