ARTEA

Iruñeko Udalak “Iruña Fokatu” argazki-lehiaketarako deialdia egin du

Hiria beste ikuspegi batetik islatzen duten irudiak saritzeko asmoz, Iruñeko Udalak Iruña Fokatu argazki-lehiaketarako deia egin du. Argazkiak aurkezteko epea azaroaren 20an itxiko da.

Lehiaketak pertsona bakoitzari gehienez ere hiru argazki aurkezteko aukera ematen dio, hori bai, jatorrizkoak izan behar dute, eta ez dira onartuko jadanik argitaratutako edo beste lehiaketaren batean saritutako irudiak. Formatu digitalean aurkeztuko dira argazkiak, lehiaketaren webgunean agertzen diren baldintzak kontuan hartuta: argazkiak (2 MBkoak gehienez ere), JPEG formatuan aurkeztuko dira (gutxienez, 72 ppi-ko bereizmena). Tamainaz ezin izango dituzte neurri hauek gainditu: 794×1077 pixel bertikalean, eta 1077×794 píxel horizontalean. Horrez gain, argazkia zein egunetan eta zein toki zehatzetan egin zen, eta argazkiaren deskribapen laburra azalduko da.

Sariak honako hauek dira: Lehen saria, 900 €. Bigarren saria, 600 €. Hirugarren saria, 500 €. Epaimahaiak egoki jotzen badu, aipamen bereziak  ere  emango ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button