IKUS-ENTZUN

Zinecittà zikloa Donostian ikusgai

Zinecittà zikloa Donostiara iritsiko da azaroaren 27tik 29ra bitartean, eta Tabakaleran eta Euskal Itsas Museoan hainbat proiekzio egingo dira. Bertan, Italiako zinemaren lagin bat pantailaratuko da memoria, musika eta identitatea uztartzeko xedez.

Euskadiko Filmategiarekin elkarlanean programatutako ekimena ostiralean abiatuko da Vittorio De Sica zuzendariaren La ciociara filmarekin. “Italiako zinemaren lan enblematikoetako bat da, gerraren esperientziari erreparatzen diona”.
28an bi saio programatu dira, Maurizio Sciarraren Il ritorno di Maciste eta Margherita Vicarioren Gloria! filmak.

Azkenik, Renato De Mariaren Il lungo viaggio filma pantailaratuko da, zeinak Franco Battiatoren ibilbide artistiko eta espirituala duen ardatz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button