
Maider Aldasoro artistaren Gerezi Hori izenburupeko erakusketa Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza garaikideari laguntzeko Barriek 2026 programaren barruan kokatzen da, eta azaroaren 22ra arte bisitatu ahal izango da Rekalde Aretoan.
Maider Aldasororen praktika artistikoa “jantzien sorkuntzaren, pertsonaien garapenaren, bideoaren eta eskulturaren arteko elkargunean datza. Lengoaia horien konbinazioaren bidez atmosferak eraikitzen ditu, non gorputza eta ametsen, antzerkiaren eta jolasaren eremukoak direnak elkarri lotzen zaizkion sexualitatearekin, jolasarekin eta botere-harremanekin lotutako gaiak jorratzeko”.
Erakusketak gogoeta egiten duela oroitzapenen zalantzazko izaerari buruz eta zenbait irudik gure memorian geratzeko duten moduari buruz. Gerezi-zurtoin bati mihiarekin korapilo bat egiteko keinuarekin loturiko nerabezaroko pasarte imajinatu batetik abiatuta, artistak unibertso bat eraikitzen du, ehunezko formez, iradokitako gorputzez, antzerki-figurez eta etxekoa, fantastikoa eta seduktorea denaren eremuen artean dantzatzen diren objektuz betea. “Hasieratik egin nahi izan nuen eskultura-erakusketa bat, eta ezinbestekoa izan da gorputza sartzea: harrapatzen nauena eta imajinarazten didana, nerabe bat banintz bezala” dio artistak.
Maider Aldasoro Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako graduduna da, eta bere prestakuntzaren zati bat Norwich University of the Arts unibertsitatean osatu zuen, baita Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean Arte eta Sorkuntzako Ikerketako Masterra egin ere. Azken urteotan, ibilbide artistiko nabarmena egin du, eta egonaldi artistikoak egin ditu, besteak beste, Paradise Air-en (Tokio), Ertibil Bizkaia 2023 programaren barruan —non bigarren saria lortu baitzuen—, baita Azkuna Zentroan eta BilbaoArte Fundazioan ere.
Erakusketarik bat eginez Maider Aldasoro artistarekin, sormen-prozesuetan sakontzeko tailerrak antolatuko dira.



