BESTELAKOAK

Durangoko Azokako egitaraua osatzeko proposamenen zain

Urriaren 5era arte luzatuko da Durangoko Azokako guneetako (Ahotsenea, Atartea, Berbagailua, Irudienea, Kabia, Saguganbara, Szenatokia eta Talaia) programazioan parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea.

“Gunez gune, hainbat diziplinatako artistek eta sortzaileek euren azken lanak eta proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte. 2026an euskaraz kaleratutako lanak edo euskal kulturarekin lotutako proposamenak aurkeztu ahal izango dira, gune bakoitzaren ezaugarrien eta programazio-ildoen arabera”.

Durangoko Azoka abenduaren 4an hasiko bada ere, aurretik ere sortzaileentzako hainbat plaza eta topaketa eskainiko dira. Horien artean dago DA! PRO, musikariei eta haurrentzako ikuskizunak taularatzen dituzten sortzaileei euren lanak programatzaileen aurrean aurkezteko aukera eskaintzen dien topaketa. Haurren ikuskizunei begirako jardunaldia azaroaren 24an izango da, eta musikari eskainitakoa azaroaren 26an. Izen-ematea urriaren 13ra arte egongo da zabalik.

Bestalde, Durangoko Azokan erakusmahaia jartzeko izen-ematea irailaren 30era arte egongo da zabalik, eta azkenik, abenduaren 4tik 8ra, kulturaren jaialdiaz gozatzeko elkargune izango da Durangoko Azoka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button