ESZENA

Dantza Bertikalaren IV. Topaketa, Bilbon

Bilboko Zirkualde programazioaren baitan, irailaren 17, 18, 19 eta 20an, Dantza Bertikalaren IV. Topaketa egingo da Errekaldeko El Fango Kiroldegian. Laugarren urtea da La Glo Dantza Zirkoa konpainiak Dantza Bertikalaren Topaketa antolatzen duela.

Gloria Peón-ek, antzerki munduan ezagunagoa La Glo moduan, La Glo Dantza Zirkoa konpainia sortu zuen 2006an, Euskal Herriko Dantza Bertikaleko lehen konpainietako bat. Eta aurten 20 urte betetzen ditu taldeak. La Glo zirkoan aritzetik hurbildu zen dantza bertikalaren mundura, “modu naturalean” dio berak. Dantzaka izeneko zirko espazioa ere sortu du dantza bertikalean edota zirko munduan murgildu nahi diren sortzaileak entrenatzeko.

Gaur hasiko den ekimenenean dantza bertikalaren inguruko tailer, mahainguru, ponentzia, jam session, hitzaldi edota bideo sorkuntzak bilduko dira, nazioartetik (Kalifornia, Portugal eta Katalunia) etorriko diren dantzari eta koreografoen presentziarekin.

Halaber, publikoari zabalik, dantza bertikaleko pieza laburren erakusketa egongo da gaur, irailaren 17an, El Fangon, 20:30ean. Bertan parte hartuko dute Maitane Sarralde artistak A-Terra/Lur-Ikara (Work In Progress) lanarekin eta Magalie Lanriot & Roel Seeberrek Open Book lanarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button