MUSIKA

P3z musikariak “Püzzle” berria osatu du

Javi P3z musikari donostiarrak Püzzle izenburuko CD autoekoitzia plazaratu du gaur. Diskoak dozena bat doinu biltzen ditu, eta kantuok grabatzeko, P3z hamaika musikarirekin aritu da estudioan.

Javi P3z donostiarrak idatzi ditu kantu guztiak, eta ahotsa, gitarrak eta programazioak ere grabatu ditu. P3z-ekin batera, hainbat musikarik parte hartu dute diskoan, tartean, Mikel Txopeitia, bateria (Bap!, Negu Gorriak, Anari), Maite Arroitajauregi, txeloa (Mursego), Mariano Hurtado, kontrabaxua (Inoren Ero Ni, Anari eda Jupiter Jon) Aida Torres, bateria (Lisabö, Jupiter Jon) edo Jimmy Bidaurreta pianista, konpositore, moldatzaile eta ekoizlea.

Diskoa Karlos Osinaga Txap teknikariak grabatu eta nahastu du Tolosako Bonberenean, bi kantu izan ezik, eta Jonan Ordorikak eta Angel Katarainek masterizatu dute.

Grabazioan askotariko kantuak bildu ditu P3z-ek, betiere, sustrai belzdunak. Hala, Años Luz kantuak jazz ukituak erakusten ditu, eta Nadie como tú soul doinu bizizalea da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button