ESZENA

“Taulara” mikroantzerki lehiaketak baditu irabazleak

Hamazazpi proposamen aurkeztu dira formatu txikiko antzerki-lan eta bakarrizketak sustatu nahi dituen Taulara ekimenean. Lehiaketako lehen edizio honetan hamasei proposamen aurkeztu dira Euskal Herriko txoko guztietatik.

Lan horietatik guztietatik, epaimahaiak hiru lan jo ditu irabazle: Artekartu konpainiaren Hauts artean; Mikel Sarasolaren Izan nahia eta Imperfeccionismo magico konpainiaren Euskal western bat. Bakoitzak 600 €-ko saria jasoko du.

Epaimahaiak “kalitatea eta antzezgarritasuna, deialdi honetarako beren-beregi sortutako proposamena izatea, genero ikuspegia eta emakumeen eta 35 urtetik beherako gazteen presentzia” hartu ditu irizpidetzat lanak aukeratzeko orduan.

Hiru lan irabazleak ekainaren 18an aurkeztuko dira Oihanederren. Aurkezpenean publikoaren saria (500 €) jasotzeko aukera izango du hiru lan horietako batek.
Lehenengo saiorako gonbidapenak agortu egin dira, eta bigarren saio bat ere eskainiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button