ARTEA

Tabakalerako “Sortzaileen Guneak” ateak irekiko dizkio jendarteari

Gaur, azaroak 6, 17:30ean eta Tabakalerako Sortzaileen Gunean, egoiliar moduan lanean ari diren artistek haien proiektuak erakutsi eta bertan egiten ari diren lana gertutik ezagutzeko aukera eskainiko da.

Guztira hamar estudio eta dozena bat proiektu ezagutzeko aukera izango du zaleak. Honakoak, haiz zuzen: Laura Maioz eta Manu Muniategiandikoetxea; Estanis Comella; Milena Rossignoli eta Mikel Escobales; Lisa Tan; Sandra Garayoa eta Bertol Arrieta; Javier Rodriguez Perez-Curiel; Nagore Eceiza; Agnes Pe. Tomas; Blanca Lasheras; Laida Lertxundi eta Ren Ebel; Oihane Iraguen, Jonathan Garcia Lana/Tunipanea; eta Isabel Herguera-Sultana Films.

Gaur ere, estudioak bisitatu ostean (19:30ean) 1. solairuko Lau Pareta erakusketa-aretoan Oihane Iraguen eta Jonathan Garcia Lana/Tunipanea-k sortutako Mekanika behartuak bideoartea eta robotika musikala uztartzen dituen instalazio berria zabalduko da.
“Proiektatutako bideo-pieza bat da, gorputzean oinarritutako eduki performatiboa duena. Bideoan erregistratutako mugimenduak partitura bat idazten du, denbora errealean, zeina materialtasunera iristen den Tunipaneak sortutako pieza mekanikoetan automata musikal hibrido baten bidez. Horrek zati mekanikoak hartzen ditu piano zahar batetik, ondoren dimentsio handiko metalofono modular bat osatzeko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button