IKUS-ENTZUN

Bideodromo, zine eta bideo esperimentala

Bideodromo Nazioarteko Zine eta Bideo Esperimentalen Jaialdia urriaren 5ean hasi zen Bilbon. Urriaren 19ra bitarte iraungo du eta Gasteizera ere iritsiko da. 24an, halaber, jaialdiaren finala izango da.

Jaialdiak, fikzio eta ez-fikziozko eta genero anitzeko lan esperimentalak biltzen ditu. Ikus-entzule euskaldunei hainbat mota eta formatuko lan esperimentalak gerturatzea du xede. “Bikaintasun artistikoa gailenduz eta estilo, forma eta herritartasun ezberdinak barneratuz”. Horretaz gainera, kultura trukerako gune ere izan nahi du.

Hala, gaur bertan, urriak 10, Bilboko Hika Ateneoan makina bat lan esperimental ikusi ahalko dira, 19:00etatik aurrera, tartean, Tape loading error (Sandra Aráujo, Portugal), Kids ( Nadja Verena Marcin, AEB), Alive S01E02 (Margarita Athanasiou, Grezia) eta Vermin (Adi Gelbart, Alemania).

Egitaraua zabala da, bai generoen aldetik bai formatuen aldetik. Filmak, gainera, jatorri askokotakoak dira, beraz, interesa izanez gero, sartu bideodromo.com eta ikusi egitarau osoa (datak, emanaldiak, ordutegiak, eta bestelakoak).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button