ARTEA

“Nola egin domo bat”, Bilboko La Taller gunean

Antonio R. Montesinos (Malafa, 1978) artistak How to make a dome (Nola egin domo bat) izenburuko erakusketa  paratu du Bilboko La Taller gunean, ekainaren 5era arte.

Artistak utopiaren gaia jorratu du iraganeko arkitekturen bitartez, izan ere, arkitektura zahar horiek, kupulak edo domoak, etorkizun utopiko bat ikustatu nahi zuten. Hala, Montesinosek irudikatutako hiri bat bildu du erakusketan. Horretarako materia zahar eta merkeak erabili ditu: birziklatutako materiala, papera, argiak, zinta itsasgarria, eta abar. Prozesua argazkiarekin amaitzen da, gunea eta eraikuntza lotzen dituen irudi bakarrarekin, hain zuzen.

Kupulen edo domoen gaia jorratzeko tutorialetatik abiatu da artista: “batetik, 70eko urteetan hainbat fanzinetan kupulak egiteko jarraibideak jasotzen ziren, (…) bestetik, Popular Science (Herri Zientzia) tankerako argitalpenetan; horrela,  eredu utopiko futurista bat herri kultura izatera igaro zen, eta lorategietako estalki gisa erabili ziren auzo pobreetan, edo ekologisten etxe komunalak egiteko”.

Show More

Related Articles

Back to top button