ARTEA

Fusionaturiko amoranteei buruzko argazki erakusketa

Victor Satre argazkilariak Begiradak, Aristofanesetik Murakamira izenburudun erakusketa paratu du martxoaren 30a bitarte Bilboko Pabiloi 6 aretoan. Erakusketak maiteminduta dauden benetako bikoteen zuri eta beltzezko argazkiak jasotzen ditu.

“Zuri eta beltzezko potreten bitartez, euren beste erdia aurkitu duten maiteminduriko izakien fusioa transmititu nahi da. Erakusketan ikus daitezkeen protagonistak benetako bikoteak dira, euren begirada osoak eskaini dituzten bikoteak, euren bi erdiekin osaturiko begiradak, izaki bakar batean fusionaturiko bi erdi”.

Horrela, erakusketak maitemindutako maitaleen fusioaren ideia islatu nahi du: azkenik elkar aurkitu eta izaki osatu bat eratzen duten bi erdien legendan Aristofanesek aipatzen duen zigorraren gainditzetik, Murakami idazle japoniarraren bi ilargien mundura.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button