BERTSOTAN

2019ko Nafarroako Eskolarteko Txapelketa, bihar

Apirilaren 5ean jokatuko da Arantzan, 2019ko Nafarroako Eskolarteko Txapelketa, eta bertan, ohi bezala, 14 eta 18 urte bitarteko hamabost bertsolari gaztek parte hartuko dute.

Arantzako eskolan izango da saioa, 18:30etik aurrera. Bertan honako bertsolariak arituko dira: Amaia Lasheras (Barañain), Ane Telletxea (Lesaka), Beñat Astiz (Barañain), Bittori Elizalde (Iruñea), Ekain Alegre (Altsasu), Ekhiñe Zapiain (Bera), Enma Murillo (Barañain), Etxahun Azkarraga (Etxalar), Idurre Villanueva (Barañain), Iratxe Muxika (Lesaka), Lide Arrieta (Iruñea), Olatz Bados (Altsasu), Uxue Mesa (Lesaka), Xabat Illarregi (Leitza) eta Zuhara Zaratiegi (Barañain).

Lan guztiak eginda puntu gehien batzen dituen bertsolariak txapela handia jantziko du. Txapelketako lehenengo sailkatu biak, Nafarroako ordezkariak izango dira Saran jokatuko den Euskal Herriko Eskolartekoan, eta bertan parte hartuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button