MUSIKA

Soinu-arte eta musika esperimentalaren hastapenak

Hotsetan izenburupean, Azkuna Zentroko Musika Esperimentaleko eta Soinu-Arteko programa  garatzen da zaleak musika esperimental eta soinu-arte garaikidera hurbilarazteko xedez. Saioak martxoaren 1etik 5era, eta 8tik 12ra izango dira euskaraz eta gaztelaniaz.

Oier Iruretagoienak gidatzen ditu saioak, eta maila teoriko eta praktikoan, XX. mendeko mugimendu eta artista garrantzitsuenak ezagutzen, eta soinu eta pertzepzioak plastikoki esperimentatzen saiatuko dira.

Oier Iruretagoiena (Errenteria, 1988)  musika esperimentalean hasi zuen bere ibilbidea, eta beste formatu batzuetara irekitzen joan da gero, hala nola eskultura, testu edo bideo-lanetara. Arte Ederretan lizentziatu zen EHUn 2011n, eta 2018an, Bruselako WIELS erresidentzia programan parte hartu zuen. Bakarkako erakusketak egin ditu Bilboko Carreras Mugica galerian, Bartzelonako Halfhouse espazioan eta Gasteizko Montehermoso Kulturunean, besteak beste. Bilboko Le Larraskito Klub-eko koordinatzaileetariko bat da 2010etik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button