ARTEA

”Mainstream irudiari bizirauten”, ikus-entzunezkoen inguruko begirada kritikoa

Bilboko Consonni arte ekoizpen-etxe eta argitaletxeak bi eguneko tailerra ondu du: Mainstream irudiari bizirauten. Tailerraren xedea egungo ikus-entzunezkoen adierazpide gehienei buruzko begirada kritikoa sustatzea da.

Elisa McCausland (Madril,1983) herri-kulturan espezializatutako kazetaria, kritikaria eta ikertzaileak eta Diego Salgado zinema-kritikariak zuzenduko dute tailerra.

Zinema, komikia eta bestelako adierazpideen hegemoniaren aurka egiten lagundu nahi du tailerrak. Halere, espresio horiek egun gure gizartean duten garrantzia ere aztertuko da, “gure orainaldia ulertzeko nahitaezkoak diren heinean”. Horrekin batera. “beren berrinterpretaziorako eta desaktibaziorako aukerei ere helduko zaie, prosumoaren, hackeoaren eta berreskuratzearen bidez”.

Ikastaroa uztailaren 20an eta 21ean egingo da tailerra. Informazio guztia hemen daukazue: consonni.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button