BESTELAKOAK

“Sistematurgy Prozesuak” proiektua Artelekun

Gaur, 20:00etan, Sistematurgy prozesuak WorkInProgress kolaboratiboa aurkeztuko du Artelekun. Lankidetza prozesu horretan Donostia, Oarsoaldea, Bizkaia eta Nafarroako artista, koreografo, arkitekto zein musikariek hartu dute parte eta azken lau hilabeteotan egitasmoaren garapenean aritu dira elkarlanean.

Artelekuk bidali duen oharrean jasotzen denez, proiektuaren muina denboraren dimentsio askotarikoei, interakzioari eta sormen lanerako mekanismo libreei buruzko hausnarketa da. Denboraren izaeraren gaineko esperientzia eskaini nahi dio ikusleari eta baita eszena erabiltzeko modu berriak ere.

Sistematurgy prozesuak egitasmoak teknologia berrien ondorioz sortu diren denbora “berriak”, non interpretea edo publikoa bera den denboraren erritmoa markatzen duena, arakatzea eta esperimentatzea du helburu.

Beraz, denboran barrena eginiko bidea da egitasmoa, denboraren dimentsio subjektiboetan barrena; hainbat lan zatiz osatutako lan osoa da, zati ezberdinak ildo nagusi baten bitartez lotuak izango dituena, hori izango baita ikuslea gidatuko duen haria.

Informazio gehiago Artelekuren webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button