ESZENA

Antzerki Arineko Jardunaldiak amaitzear

2014ko urtarrilean abiatu ziren, eta aurten, Antzerki Arineko Jardunaldien hamargarren urteurrena ospatzen ari dira. Hamargarren edizioa martxoaren 17tik apirilaren 9ra bitartean izan da, eta orain, saridunak jakinaraziko dituzte igandean, hilak 16. Edizio honetan sari hauek banatuko dira: Alex Angulo Saria muntaia onenari (Bilboko Udalaren Kultura Sailaren diru-laguntzarekin), Kriselu Saria euskarazko lan onenari (Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin), Café Bar Bilbao –Tartean Teatroa Sari berezia, ekoizpenerako laguntza, Antzezle Onenaren Saria Pabellón 6 Antzerki Laborategiaren eskutik eta Publikoaren Saria.

Baina lehenago, 14an eta 15ean, hamargarren urteurrena ospatzeko, aurreko edizioetan saritutako hiru pieza oholtzaratuko dira: El primer tren que salga (2016), (Des)Kontrolatuta? (2018), eta Amaya (2021)

Antolatzaileek makina bat datu luzatu dituzte jardunaldi hauei buruz: “130 pieza baino gehiago ikusi ahal izan dira urte hauetan. Horietatik 90 estreinatu gabeak izan dira, jardunaldietarako berariaz sortuak; 19 gonbidatuak (jada estreinatuta zeudelako edo oinarriak betetzen ez zituztelako) eta 24 euskarazkoak (hirugarren edizioan Kriselu saria sortu zen, euskarazko lan onenaren saria, eta ordutik aurrera urtero egon da euskarazko antzerki laburra).
Guztira 300 antzezle baino gehiago igaro dira jardunaldietatik (termino absolutuetan, bat gutxiago izango da, asko edizio bat baino gehiagotan etorri direlako). Datu horiek jardunaldien arrakasta berresten dute, eta urteko hitzordu aipagarri gisa sendotuko dituzte, formatu txikiko antzerkiaren esparruan.”

Hamargarren edizio honetan 16 estreinaldi absolutu eskaini dira. Astebururo lau pieza ikusi ahal izan dira (3 gazteleraz eta 1 euskaraz).

Jakingarri guztiak Pabellón 6k dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button