MUSIKA

Eskean Kristö, Arratiako rock gordina

Arratiako bost gaztek osatzen dute Eskean Kristö rock taldea. Oraintsu estreinako maketa homonimoa argitaratu dute CD formatuan. Grabazioak euskaraz abestutako dozena erdi kantu biltzen ditu. Sei doinuotan 70eko hamarkadako rock-and-roll gogorraren eraginak sumatzen dira.

Pello Artabe (ahotsa), Igor Delgado (gitarra), Alex Harillo (gitarra), Peio Artetxe (baxua), eta Imanaol Arresek (bateria) osatzen dute Arratiako banda. Maketa taldeak berak ekoitzi du, eta Sexty Sexters eta Sermonds taldeen pareko soinuak gordetzen ditu, hau da, 70eko hamarkadako hard rock gaurkotua.

Taldearen bandcamp webgunean irakur daitezkeenez, “Arratiako bost gaztek osatutako tribua da. Musika kontuetan 70.hamarkadako rock-and-rollaren urrezko sasoi hartara jotzen dute eta orduko taldeak dituzte gidari”.

Hitzei dagokienez, “bizitzaz eta heriotzaz, amodioaz eta gorrotoaz…, honetaz eta hartaz mintzo dira gordin eta lotsa barik; izan ere, eurek esaten dutenez, infernuaren eta zeruaren bitarteko zubia uste baino laburragoa da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button