ARTEA

Rekalde Aretoan Izaskun Araluzearen marrazkiak ikusgai

Martxoaren 27ra arte, eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen Barriek erakusketa zikloaren barruan, Izaskun Araluzearen marrazkiak izango dira ikusgai Rekalde Aretoan.

Dakizuenez, Barriek erakusketa zikloak Bizkaiko Foru Aldundiaren beka jaso duten artisten lanak aurkezten ditu. Barriek programaren hamargarren edizio honetan beka lortu dituzten sortzaileak Jenni Alvarado, Javier R. Pérez-Curiel, Urtzi Urkixo, Izaskun Araluzea eta Mikel Erkiaga izan dira, eta beraien lanen aukeraketa bat erakutsiko da.

Oraingo honetan, Izaskun Araluzearen erakusketak artistak 2019az geroztik egin dituen lan batzuk ikusiko dira. Artistak egindako marrazkiek, nolabait, gazte sortzaile horren lana artikulatzen duten kezkak eta interesak jasotzen dituzte. Berak azaltzen duenaren arabera “argi, gainjartze eta koloreak funtsezko garrantzia duten paper gaineko marrazkiak dira, (…) Hasieran marraztutakoa erabakigarria da, bai ezabatuta agertzen delako, bai erabat estali ezin delako eta, beraz, ezin dut hasierako marrazkira itzuli eta ezin dut erabat estali. Horrek zerikusia du erabilitako materialarekin eta erabiltzen dudan moduarekin”.

Izaskun Araluzea Itza (Bilbo, 1994) Artean graduatu zen EHUn 2016an, eta Ikerketa eta Sorkuntza masterra egin zuen unibertsitate berean 2018an. Gaur egun arte, makina bat erakusketa egin ditu hainbat tokitan.

Barriek 2022ren hurrengo erakusketak Mikel Erkiagaren lanak erakutsiko ditu martxoaren 29tik maiatzaren 29ra.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button