ESZENA

Barañaingo Titere Jaialdia hastear

Barañaingo Udalak beste urte batez antolatu du bertako Titere Jaialdia, hainbat plazetan, mota eta jatorri askotariko txotxongiloren magiari esker, txikiak eta handiak emozionatzeko asmoz. Aurten emanaldi guztiak Udaletxeko plazan eskainiko dira, bertan instalatuko den karpan.

Nafarroan bakarra den Nazioarteko Jaialdi horrekin, maiatzaren 4tik 6ra bitarte, jarduera ezberdinekin gozatzeko aukera egongo da: erakusketak Kultura Etxean, ikas-zentrotan eta herriko dendetan, Barañaingo eskoletako ikasleekin saioak, txotxongiloak eta haien istorioak sortzeko lehiaketak, txotxongilo-antzezpenak….

Gaur berton, La Enana Naranja taldearen ikuskizuna programatu da. Bihar Titiriteros de Binefar (Aragoi) eta Xip Xap (Katalunia) taldeen txanda izango da. Larunbatean, Patata Tropikala (Euskal Herria), Bence Sarkadi (Hungaria) eta Dan Bishop (Erresuma Batua) taldeak arituko dira.

Azkenik maiatzaren 6an, egun betea izango da. Markeliñe (Euskal Herria) Pavel Smid (Txekiar Errepublika), Rosa Martinez & Lagunak (Euskal Herria) eta Petit Monsieur (Frantzia) taldeek euren ikuskizunak egingo dituzte.

Informazio guztia Barañaingo Udalak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button