MUSIKA

Itziarren Semeak taldeak "Bizkaiko Golfoak" lana plazaratu du

Ska, punk eta reggae doinuak dira nagusi Itziarren Semeak koadrilaren Bizkaiko Golfoak diskoan. Kortatu, The Clash, Rancid edo NOFX bezalako taldeen filosofiari jarraituz, estilo ezberdinetako 11 abesti egin dituzte. Tartean NOFX-en Kill all the white man kantu ezaguna. Hitzak zorrozteko Fredi Paia bertsolariaren laguntza izan dute,

Diskoa Garate estudioetan grabatu dute aurtengo otsailean. Grabaketa prozesuaz Kaki eta Martxel Arkarazo teknikariak arduratu dira.

2006an eman zion hasiera seiko koadrila honek Itziarren Semeak egitasmoari Mungialdean, eta bi urte beranduago grabatu zuten euren lehen diskoa. Hasierako taldekide berdinek jarraitzen dute (Ibon, Manex, Jebi, Asier eta Irkus), baina duela bi urte Santutxuko Unaik jartzen ditu erritmoak.

Lan berria zuzenean entzuteko aukera ere izango da apirilean. Hala 10ean Algortako Txorimalo gaztetxean izango dira; 17an Santurtziko gaztetxean, eta 23an Donostiako DOKAn. Maitzaren 8an berriz, Zizurren izango dira.

MusikHerriak-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button