Nontzeberri

Bertsolari gazteen XXXIII. BBK Sariketako finala prest

Gernika-Lumoko Elai Alai Aretoan izan ziren azken saioak eta horren ondorioz, abenduaren 4ko finala erabakita geratu da. Finala 18:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da

Lehiaketa azaroaren 3an hasi zen Bilbon, eta lau kanporaketa eta bi finalaurrekoren ostean, erabakita geratu da Zornotzako Zelaieta zentroan egingo den finala. Bertan bi mailetako bertsolari hauek kantatuko dute: A taldean Etazetak (Emile Zabala, Ekhi Zuluaga eta Aiala Irurtia) eta Oizpeko pantolluk (Malen Ibarzabal, Haizea Rotaetxe eta Jon Abasolo), eta B taldean, Zerobi (Irune Basagoiti eta Maider Altuna), eta Bizkaiko Kopla Gaztiek (Bittor Altube eta Janire Arrizabalaga).

Bertsolari Gazteen BBK sariketa taldekakoa izan da aurten ere, ohiko moduan. Multzo bitan banatu dira bertsolariak: gaztetxoak eta nagusiak. Gaztetxoak (A) 18 urtera arte, hirukotean aritu dira eta zortzi taldek hartu dute parte. Eta Nagusiak (B) 25 urtera arte, bikotean, eta bost bikote aritu dira.

Exit mobile version