MUSIKA

KEtan bikotearen musika gaztea

Bilboko Udal Txistularien Bandak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko BilbaoMusika erakunde autonomoaren baitan dagoenak, euskal musika tradizionaleko bi talentu berri dakartza eszenatokira urteari hasiera emateko. KEtan bikoteak, Leire Telletxeak eta Jagoba Astiazaranek osatua, eskusoinuaren eta txistuaren ikuspegi eraberritua aurkeztuko die Euskaldunako ikus-entzuleei. Kontzertua, hilaren 23an, 20:00etan izango da Euskalduna Jauregiko A1 aretoan.

KEtan izanpean, Izanaz garena proiektua jarri dute martxan Beran eta Zestoan 1986an jaiotako eskusoinu-joleak eta txistulariak. Proiektu honekin, bi musika tresna hauen musika tradizionala berriztatu nahi dute. Honela, euren errepertorioan egungo eta betidaniko doinuak tartekatuko dituzte (Gabriel Erkoreka, Martin Zalba edo Eduardo Gorosarriren konposizioak tarteko).

L&V Comunicacion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button