ESZENA

Bi antzerki ikastaro izango dira Donostian

Hil honetan antzerkigintzarekin loturiko bi ikastaro izango dira Donostian Nazioarteko Arte Eszenikoen DFeria jaialdiaren baitan. Hala, Dferiak eta Autore Fundazioak ondoko bi ikastaroak ondu dituzte lankidetzan: Sorkuntza, norbanako prozesua eta Gorputza ideien garraiobide gisa dantzan Master Class. Biak ala biak Donostiako Victoria Eugenia Antzokian egingo dira.

Agurtzane Intxaurragak (Orozko, 1966) zuzenduko du Sorkuntza, norbanako prozesua izenburudun ikastaroa martxoaren 22an. Antzerkigintza interesatzen zaion orori zuzenduta dago prestakuntza-ekintza hau, hala nola, aktoreak, irakasleak, irakurleak edo ikasleak.

Intxaurraga aspalditik ari da eszena zuzendari lanean. Beraz, finkatua du lan egiteko modua: estetika poetikoa eta kontzeptualak, mugimenduen estilizazioa, kontakizun hautsiak, eta abar. Metodo horren inguruan ardaztuko da ikastaroa.

Bestalde, Asier Zabaletak (Ezkio, 1972) Gorputza ideien garraiobide gisa dantzan Master Class izeneko ikastaroa gidatuko du martxoaren 23an: dantzari, aktore, performer, akrobata eta gorputzetik habiatuz sorkuntzan interesatua dagoen edonori zuzenduta dago.

Gorputza ideien garraiobide gisa hartzen du Zabaletak, alegia, sorkuntzarako bide gisa: “Espazioa, denbora, gorputzaren pisua, dinamika eta presentzia (aktiboa edo pasiboa) bezalako elementuak aztertuz, mugimendu erregistroa zabalduko da, ikuspegi fisikotik edozein pertsonaia mota landu ahal izateko”.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero: prensa.sgae.es.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button