Nontzeberri

Igor Calvoren argazkiak, “Phake on line art gallery”-n

Igor Calvo argazkilari bilbotarrak Offset erakusketa sareratu du Phake on line art gallery webgunean; argazkiak ikusgai izango dira abuztuaren 31ra arte, aipatutako on line galeria horretan.

Offset argazkilari bizkaitarraren lan berriena da, bertan, kaleak betetzen dituzten publizitate-guneetako fikziozko irudiak benetako egoeren argazkiekin ordezkatzen dira.

Errealitatearekiko dugun tolerantzia-atalasea ikertzea du xede erakusketak, horretarako, argazkilariak errealitate ikaragarriena erakusten du gune publikoan: gosea, premia, biolentzia…

Horrela, Calvok makina bat argazki hartu ditu saretik, eta kale jendetsuetan jarri, oinezkoen erreakzioak jasotzeko asmoz. Teknika horren bitartez, paisaia urbanoan eragiten du irudimenezko narratiben bitartez.

Igor Calvoren jarduteko esparrua kalea da, inguru urbanoa, eta bere lan fotografikoa eremu horretan garatu da; argazkilari autodidakta da. Bere obran, kapitalismoaren osteko mendebaldeko gizarteak erakusten ditu, eta gizarte horiekiko duen jarrera kritikoa eta salataria.

Finean, bere argazki guztiak gizartearen kritikak dira; Calvo PhotoArte Komite Galeriako argazkilari egoiliarra da.

Exit mobile version