ARTEA

Proiektu artistikoak gauzatzeko laguntzen deialdia

Bilbao Arte Fundazioak, BBKrekin lankidetzan, kultura sustatzeko eta ekoizpen artistikoa bultzatzeko asmoz, azken fasean dauden proiektu artistikoak gauzatzeko laguntzen deialdi bat osatu du.

Ekoizpenerako laguntza horietan baloratuko dira bereziki “lan-plan dokumentatu bat aurkezten duten proiektuak, bai eta hirugarrenek (erakundeek, arte-zentroek, galeria pribatuek) hartutako konpromisoa ere, Bilbao Artek beka jaso duen proiektuan ekoitzitako lana erakusteko interesa eta/edo borondatea adieraziz. Horretarako, Bilbao Arteren lankidetza ikusgai jarri beharko da erakusketa-ekintzetan, bai aretoan, bai katalogoetan, papergintza eta seinaletika gisa.”

Euskal lurraldeko arte-gune publiko zein pribatuekin lankidetzan aritzeko eta arte-ekoizpena laguntzeko konpromisoari esker 16 laguntza eratu dira, eta bi aldi ezarri dira aurten: otsailaren 1etik ekainaren 30era, eta irailaren 1etik 2024ko urtarrilaren 31ra. Hots, bost hilabeteko iraupena izango dute, eta laguntza bakoitzeko 2.000 euro arteko ekarpena egingo da materialerako.

Ekoizpenerako laguntza horien gaineko xehetasun guztiak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button