LITERATURA

Labayruk ipuingintza ikastaroa eskainiko du sarean

Labayruk, maiatzaren 11tik hasita eta 22ra bitartean, ipuingintza eta kontalaritza ikastaroa eskainiko du sarean.

Ikastaroan hainbat helburu lortu nahi dira: ipuinak sortu, kontatu eta lantzeko ideia ugari jasotzea; ipuingintza modu anitzetan lantzeko baliabide desberdinak ikustea; urratsez urrats ipuina idaztea;  eta ipuina eta ipuingintzaren bibliografia-zerrenda zabala eskuratzea.

Ikastaro teoriko-praktikoan material arina eta erakargarria eskainiko da, ikastaroak iraungo duen hamar ordutarako. Ikasleak ez du ordutegi finkorik edukiko, eta astean zehar noiznahi landu daiteke. Gainera, arreta pertsonalizatua egongo da, tutorearen gomendio eta iradokizunekin.

Horretaz gain, euskal kantu eta jolasen ikastaroa ere laster jarriko dute martxan. Ikastaro horretan, umeekin abesteko eta jolasteko ideia ugari emango dira, eta ahaztutako kantak berreskuratuko ditu ikasleak. Gainera, audio fitxategiak edota loturak, eta bibliografia eta diskografia adibideak eskura jarriko dira.

Ikastaroetan interesa izanez gero, Labayrun duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button