MUSIKA

Jazzaldiko kartel lehiaketa martxan da

Donostiako Jazzaldiaren 49. edizioa uztailaren 23tik 27ra bitarte egingo da; edizio berri hori iragarriko duen kartelaren lehiaketa, halaber, abian da, eta saria 1.200 euroko da.

Lanak Jazzaldiaren webgunearen bitartez aurkeztu ahalko dira, eta epemuga otsailak 19 izango da.

Irabazlea aukeratzeko prozesua ondokoa izango da: jaialdiaren webgunean jendearen boto gehien jasotako 10 hautagaiak aukeratuko dira aurretik, eta beste hamar lan jaialdiak berak hautatuko ditu. Azkenik, epaimahai batek izendatuko du lan irabazlea 20 horietatik.

Lehiaketarekin lotutako xehetasun gehiago: heinekenjazzaldia.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button