ESZENA

Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen Jaialdiak 2022ko edizio osatzeko epea ireki du

Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen Jaialdian, Kalekan, parte hartzeko deialdia zabalik dago.  Edizio berri honetan parte hartu nahi duten konpainia eta kolektibo guztiek abenduaren 6ra arte aukera izango dute haien proposamenak aurkezteko.

Kalekaren 32. edizioa prestatzen ari den talde antolatzaileak proposamenak aurkezteko epea zabaldu du jadanik, izan ere, 2022an ohiko formatura bueltatuko da osasun egoerak hobera egin baitu.

Azken urteetan gertatu den antzera, deialdi berri honetan bi arlo ezberdinduko dira: Sekzio Ofiziala eta Scratch. Lehendabizikoa, Sekzio ofiziala, “espazio publikoa edo izaera bitxiko espazioak gaurkotasunean burututako sorrera-lanak aurkezteko erabiltzen dituzten artista, kolektibo, elkarte profesional edo/eta edozein autoretza motarentzat bideratuta dago”.
Eta Kaleka Scratch-ek “garapen egoeran dauden proiektuak esperimentatu eta probatu nahi duten artista, kolektibo, elkarte profesional edo/eta edozein autoretza motarentzako plataforma bat eskainiko du”.

Zuen proposamenen zain daude Kalekan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button